Ze aldaketa garrantzitsu eman behar dira bioaniztasunaren alde?

Galdera nahiko zabala da eta nik uste dut diziplina desberdinak kontuan hartuz erantzun behar dela. Alde batetik aldaketa kulturalak ematen direlako, bestetik politikoak eta ekonomikoak, baita maila internazionalean. Orduan, normalena izango litzateke ekologismotik edo biologiatik hitz egitea, baina nire uztez hau da egiten dugun lehenengo errorea. Azken finean bioaniztasuna galdu da gizakiak uste izan dutelako naturaren gainean daudela. Beraz, gizartearen konstruktu bat eman da bioaniztasuna arriskuan jarriz. Niretzako aldaketa garrantzitsuenak izan behar dira lehenik eta behin sozio-kulturalak. Bioaniztasunaren definizio bera. Gaur egun daukagun makro konplexu urbanoak, bioaniztasuna era merkantilista batean erabiltzea bultzatzen gaitu - argazkirako, paseo bat emateko…. Hau da, gizakiaren kontsumorako izan daitekeena. Perspektiba neoliberal edo ekonomiko batetik ikusten dugu. Horregatik aldaketa kulturala esatean, esan nahi dut pentsamendu produktiboa eta kontsumista aldatu behar dela. Kontsumoaren ohituretatik dator naturaren inbasioa eta be bai hezkuntzatik. Konturatzea bakoitzak zer daukan inguruan eta zelako dependentziak dituen. Batez ere konturatzea guk ez garela horren jabe. Ikustea nolako garrantzitsua den espazioa errespetatzea. Kontsumoaren ohiturak aldatu behar dira izan ere, elikaduraren kontsumoa oso ‘internazionalizatuta’ dago. Atzerriko estraktibismoa bultzatu. Gure elikadura ohiturak ez badira aldatzen, bere ardatzean inperialista dena, ez da amaituko. Elikadura burujabetza izatea ezinbestekoa da eta hau oso presente izan dugu Euskal Herrian. Euskal baserriak izan dira burujabe eta izan dira nekazari eta abeltzain txikiak. Kolektibotasuna galdu dugu gaur egun, auzolana ere galdu dugu. Beraz, beharrezkoa da gure sustraietatik ikastea eta kolektibotasun berriak sortzea, bainau eremu lokaletik.

Goraipatzeko aldaketa nagusia da kapitalismoarekin bukatzea. Azkenean, hazkuntza ekonomiko batek aldaketa klimatikoa eragiten badu; azkenean garatuen dauden lurraldeak dira gehien kontaminatzen dutenak, hor zentratu behar gara. Nazioarteko mailan gainera bioaniztasuna da zerbait eza daukana mugarik, generala da eta ez da sartzen gure lekuko perspektiban.

Orduan, pixka zure erantzuna laburtuz bioaniztasuna kontserbatzeko egin behar duguna zera da: lehenengo, gure ekonomia-kultura aldatu beharra dagoela, eta beste aldetik be bai kapitalismoak ez duela inolako mugarik eta ez duela inolako loturarik bioaniztasunarekin, ezta?

Hori da, esaldi batean esateko, aldaketa kulturala ezinbestekoa dela elikadura burujabetza eta bizigarritasun kolektibo eta lokala sortu behar dugula eta lokaletik edo sustraietatik datozen identitateari helduz eta bestetik, ‘visión economista’ hori aldatu beharra dago eta nazioarteko estraktibismo eten eremu lokalari indarra emanez.

Horren inguruan, oso interesgarria izan da zuk emandako erantzuna, baina open data kontuan hartuz, kontestu hau aldatu dezakegu eta hor dator bigarren galdera. Zure uztez, open data nola izan daiteke lagungarri?

‘Pensar que la estadística pueda hacer que crezca una lechuga es estúpido, una estadística no va a ser que crezca una lechuga’. Nik egiten dut berba ‘auzo’ batetik non ez dagoen loturarik mundo teknologiko horrekin. Zihurrenik, Joseluisek ez daki zer den tablet bat.

Open data ez da bakarrik estatistika, baizik eta edonolako datu informatikoak libre partekatzea. Orduan, zuk emandako adibide ulertzen dut, hala era, open data ez dagokio bakarrik estatistikei.

Nik heldu nahi dudan puntura zera da, alde batetik uste dut gestioaren nondik norakoak pertsonen eskura egon behar dela, baina errealitatea ikusterakoan ikusten dut hori beste lengoaia bat dela. Ez da letxugaren lengoaia eta Joseluisek letxugaren lengoaia hitz egiten dut. Orduan, noski erabilgarria izan daitekeela pertsonentzako baina baserritar txikientzat, nekazaritzaren gakoak ulertzen dituztenak jada, haiek ez dute lotura halako lengoaiarekin. Nire uztez, gestioarekin oso lagungarria da open data, baina datuak jaso beharko lirateke bebai bertoko baserritarrengandik. Nire ustez, open datak ikerlariei lagundu diezaake. Open data zubi bezala lagundu dezake baserritarren artean eta gobernuen artean.

Europar Batasunak zer egin dezake Europako ekonomia berregiteko bioaniztasuna arriskuan jarri gabe?

Berregin ekonomiko horren helburua da hazkunde ekonomikoa orduan hori ja izan daiteke arazo, gaudelako berregituraketa ekonomiko bat bilatzen eta ez berregituraketa ekologiko bat. Zelan aurkitu dezakegu berregituraketa ekologikoa bioaniztasuna kontuan hartuz? Puntu orokor hori jarrita nik uste dut Europak egin behar izango litekeena da bai Estatuei ba eremu lokalei aldaketa euren errealitara ekartzea. Gero, monokultiboarekin amaiera totala. Prezioen erregularizazioa. Makro produktibitateak sortzen duen prezio baxuei oztopoa jarri eta produzitzen denaren dibertsifikazioa. Industria petrolioarekin amaitu eta erraztasunak jarri energia berriztagarriari. Baita bioerregaiak ez dira aukera.

Erantzun oso interesgarriak eta baliotsuak, mil esker.

Oso interesgarria iruditu zait, eskerrik asko zuei.